Eskola kirola egiten duten neska-mutikoen gurasoendako bilera, eguenean

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko urr. 6a, 13:23
Elgetarrak aurreko ikasturtean Bergaran egindako eskola kirola saioetako batean.

Zumba eta pilates saioei dagokienean, hilaren 14an, eguaztena, hasiko dira. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena.

Poliki-poliki martxan dira Elgetako kirol eskaintzako jarduera ezberdinak. Udalak bilera batera deitu ditu eskola kirola egiten duten neska-mutikoen gurasoak. "35 bat umek eman dute izena, eta ikasturtea antolatu behar dugu", adierazi du Iraitz Lazkano alkateak.

Eguenerako, hilak 8, deitu du bilera udaletxeak. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan izango da, 19:00etan. Helburua da jakitea zenbat neska-mutiko dauden prest aste bukaeretan Bergaran egiten diren topaketetan eta lehiaketetan parte hartzeko. "Elgetan zenbat talde sortzen diren argitu behar dugu", adierazi du alkateak.

Zumba eta pilates

Eta zumba zein pilates egiteko interesa duen herritarrek jakin behar dute saioak hilaren 14an, eguaztena, hasiko direla. Astelehenetan eta eguaztenetan izango dira saiook. Pilates 17:30etik 18:30era eta zumba 18:30etik 19:30era. Ikusteko dago, batez ere pilatesaren kasuan, talderik sortuko den edo ez. Horregatik, garrantzitsua da interesa dutenek udaletxean izena ematea. Argibide gehiagorako jo udaletxera edo idatzi danonartian@elgeta.net helbide elektronikora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak