Irailaren 20an Elgetako emakume talde batek landatzeak egin zituen La Belga posizioan eta Salbador ermitan. Emakumeen Mundu Martxa Euskal Herrian dela kontuan hartuta, beste ekintza bat deitu dute zapaturako. Lehengo eta oraingo emakumeen askatasunaren alde lelopean irteera egingo dute La Belga posiziora bertan bandera morea zabaltzeko.