Gaur, eguaztena, 1. eta 2. mailetako ikasleen eskola kirola saioarekin hasi du ikasturte Garatek. Jarraian etorriko dira gainerako guztiak: tonifikazio gimnasia, erretiratuendako gimnasia, GAP, spinnning...
Gogoratu Udalak zabalik duela jarduera horietan izena emateko epea. Ikasturte osorako bonua ere atera daiteke.
Zumba eta pilates
Iraitz Lazkano alkatea jakitera eman duenez bi jarduera horiek gidatzeko pertsonal faltan da Udala. Esan du pilates egiteko jende gutxik eman duela izena, eta seguruenik ez dela talderik irtengo. Zumba saioei dagokienean erabiltzaileekin irtenbide bat topatu guran dabil Udala.