Egun berezia izan zen Elgetako Herri Eskolako neska-mutikoendako. Txangoa egin zuten elkarrekin: Bolatokiko parkera egin zuten txikienek; 1. eta 2. mailetako ikasleak Asentziora joan ziren; eta 3. mailatik gorakoak Intxorta puntan izan ziren —ikus argazkian—.
Jan-edanak motxilan hartuta egun pasa polita egin zuten irakasleen konpainian.