Domekan Elgetako hamar bat emakume elkartu ziren Asentzioko La Belga posizioan zein Salbador ermitaren aurrean landaketa bana egiteko. Emakumeen mundu martxarekin bat egin zuten ekintza honekin, eta 1936ko gerran tropa frankistei aurre egin zieten emakumeak izan zituzten bereziki gogoan.
Urriaren 3an, zapatua, bandera morea zabalduko dute La Belga posizioan.