Domekan, mendi irteera Legazpi ingurura

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko ira. 22a, 09:00

Kantsatzeke mendi taldeak Saibira egindako irteera. (Iturria: Kantsatzeke mendi taldea)

Kantsatzeke mendi taldeak antolatu du, eta eguenera arte dago zabalik izen-ematea.

Legazpitik abiatu eta Gorostiagara eta Arrolara buelta eginda itzuliko dira mendizaleak Legazpira. "Oporretatik bueltarako irteera erraz bezain polita prestatu dugu", esan dute Kantsatzeke mendi taldetik. "Iaz eguraldi txarra zela-eta bisitatu ezin izan genuen inguruan: Gorostiaga - Arranoaitz - Arrola - Legazpi".

Domekan 08:00etan abiatuko dira herriko plazatik eta lauzpabost orduko mendi buelta izango delakoan daude. Eguenera arte, hilak 24, dago zabalik izen-ematea. Udaletxean, kantsatzeke@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez zein Facebook orrian egin daiteke. Prezioa da bost euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak