Elgetan bertan odola emateko aukera izango da bihar, martitzena, 18:00etatik 20:00etara. Urtean bitan etortzen da sendagile eta erizain taldea Elgetara eta biharkoa urteko bigarren hitzordua izango da.
Apirilean egin zituzten odol-ateratzeak azken aldiz Elgetan. Orduan 32 lagunek eman zuten odola.
Gipuzkoako odol emaileen elkartearen eskutik dei egin dute. Gogorarazten dute garrantzitsua dela odola ematea, eta batez ere odol emaile gazteak behar direla.