Lasarte, Bilbo, Logroño, Errenteria, Hernani, Frantzia edota Valentziatik ekarritako Vespa eta Lambretta motorrak izan dira gaur Elgetan egin den hamargarren Vespa eta Lambretta topaketan. 90 motor inguru izan dira; Landatik buelta bat egin dute eta herriko plazan jarri dituzte guztiak ikusgai.