Igor Salak eta Vanessa Gonzalezek Txanogorritxuren bidaia ipuin musikatua eskainiko dute domekan, Elgetako Espaloian kafe antzokian. Udazkeneko programazioari hasiera emateko emanaldia izango da: euskaraz, 55 bat minutuko iraupenarekin, eta 2-9 urte bitarteko neska-mutikoendako.
Ikusi Makusikoek eraldatu egin dute Txanogorritxuren ipuina. Bertsio honetan, besteak beste, otsoa ez da gaiztoa, eta azeri bat dago. Gainera, aktoreek musika egiten dute zuzenean. Abesti ezagunak eta herrikoiak abesten dituzte.
Sarrera zortzi euro da, aurrez erosiz gero bost euro. Eta bi umeren sarrerak erosita heldu batena doan da. Emanaldia 17:30ean hasiko da.