Haizetearen eraginez zirkulazio arazoak izan dira goizean Elgetatik Eibarrerako errepidean

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko ira. 16a, 11:53

Haizetearen eraginez apurtu eta Karabietarako errepidera jausi den zuhaitza.

Apurtutako zuhaitzek eragin dituzte arazoak, eta Elgetan zenbait edukiontzi mugitu ditu haizeak.

Udaletxean 09:30ak aldera jaso dute abisua: "Zuhaitz bat jausi da Elgetatik Karabietarako bidean eta zirkulazioa oztopatzen du". Udal brigadako langileak bertaratu dira zuhaitza trabatik kentzera.

Goizean zehar beste pare bat abisu jaso dituzte udaletxean errepide berdinarekin lotuta, kasu guztietan errepidera jausitako zuhaitzekin lotuta. Aldundiko beharginek konpondu dituzte sortutako arazoak.

Haizetearen eraginez hondakinendako zenbait edukiontzi lekuz mugitu direla ere jakinarazi dute udaletxetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak