Zaintza eta ludoteka zerbitzuek astelehenean, hilak 14, zabalduko dituzte ateak. Udalak bi zerbitzu bereizten ditu, eta biak irailaren 14tik ekainaren 17ra bitartean eskainiko ditu.
Ludoteka zerbitzua da 2015-2016 ikasturtean bost urte betetzen dituzten umeendako eta hortik gorakoendako. Astelehenetik barikura bitartean emango da zerbitzua, 16:30etik 19:00etara. Kuota da 30 euro hilean.
Zaintza zerbitzua da haur hezkuntzatik aurrerako neska-mutikoendako. Astelehenetik barikura bitartean emango da zerbitzua, baina 16:00etatik 19:00etara. Kuota da 90 euro hilean.
Zabalik da izen-ematea udaletxean.
Bilera gurasoendako
Udalak zaintza eta ludoteka zerbitzuen inguruko bilera deitu du barikurako, hilak 11. "Izena eman gabe duten haurren gurasoak ere gonbidatu gura ditugu, informazioa jaso eta instalazioak ezagutu ditzaten", adierazi dute udaletxetik. Bilera 19:00etan izango da ludotekan (Torrealdea auzoan).
Hobariak
Familiaren egoera ekonomikoaren arabera hobariak aplikatuko ditu Udalak. Kontuan hartuko dira egoera ekonomikoa, familia ugaria izatea zein bigarren haurra zaintza zerbitzuan izatea. Udaletxean egin behar da kontsulta.
Bestelako argibideetarako jo udaletxera, deitu 943 768 022 telefono zenbakira edo idatzi danonartian@elgeta.net helbide elektronikora.