Eta bereziki, barruko aldeak pozteko ekitaldiak antolatu dituzte. Adibidez, San Roke eguna bukatzeko, lagun artean bukatuko dute, bazkari herrikoia eta erromeria eginez.
Xanpain eta guzti
Edozein modutan, bihar, domeka, 12:00etan mezetarako hitzordua egin dute, aurretik salda izango dela iragarrita; eta meza ostean, jateko gehiago: pintxoak eta edariak iragarri dituzte. 13:30ean, berriz, trikitilarien musikak girotutako poteoa egingo dute eta bazkari-herrikoia izango dute eguna bukatzeko. Menua: letxuga-buru, gazta fresko eta antxoatxo entsalada, tomate ozpin-olioarekin; marmitakoa ondoren eta limoizko moussea postrerako. Hori guztia borobiltzeko, besteak beste, xanpaina eta guzti izango dute mahaiaren bueltan elkartzen diren lagunek.