Iraitz Lazkanok, Elgetako alkateak jakinarazitakoaren arabera, habia txikiak dira neutralizatu dituztenak, oraindik guztiz garatu gabekoak, habia primarioak.
Hark gaineratu du iaz baino liztor beltzaren habia gehiago dabilela aurtengo abuztuan azaltzen. Orokorrean izan ere, halaxe da. Elgetaren kasuan, orain hilabete eta erdi halako beste bi kendu zituzten.
Eta Debagoienari dagokionez (Aramaio eta Arrasate kontatu barik) iaz 75 habia desaktibatu zituen Debagoieneko Mankomunitateak. Gehienak, Oñatin eta Bergaran, esparru handiagoa dutelako bi udalerri horiek.