Goimendi-Azurtza auzotik jakinarazi dute aurten ez dutela Santixau jairik egingo. "Erabaki dugu jairik ez jartzea. Gauza ezberdinengatik hori erabaki da", jakinarazi dute.
Abuztuaren 6ko Salbador Eguna ere, gaur gaurkoz, zalantzan dago. Orain arteko antolatzaileek laga egingo dute zeregin hori, eta ezin dute ziurtatu Salbador Eguna ospatuko denik.
Lanean dabilena San Roke Eguneko jai batzordea da.