Udalekuei amaiera emateko argazki emanaldi irekia barikuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko uzt. 22a, 15:18
Udalekuetako neska-mutikoak hezitzaileekin batera Landako urtegira egindako irteeran.

Azken txanpan dira 2015eko udalekuak. Bost asteotan hamaika ekintza egin dituzte neska-mutikoek. Barikurako argazki emanaldi irekia iragarri dute hezitzaileek. Ludotekan egingo dute, 12:15ean.

Bost asteko udaleku zerbitzua izan dute elgetarrek. Eguraldia lagun kanpoko ekintzak izan dira nagusi, eta lau taldetan antolatu hamaika gauza egin eta ikasi dituzte neska-mutikoek. 70 bat erabiltzaile izan ditu zerbitzuak aurten, eta bost hezitzaile.

Barikuan, udaleku egunetan jasotako argazkik erakutsiko dituzte ludotekan, 12:15ean. Emanaldi irekia da, eta neska-mutikoekin batera argazkiak ikustera gonbidatu daude gurasoak eta senitartekoak.

Ikusi et ikasi

San Juan sua prestatzea izan zen udalekuetako umeen lehen egitekoetako bat. Erretzeko marrazkiak eta txorimaloa egin zituzten, besteak beste. Ondotik etorri ziren Ferixa Nagusiko jaiak eta herriko kaleetan kartelak ipintzeaz gain Kaxkajoa ere gertatu zuten neska-mutikoek. Sanfermin eguneko entzierroa udalekuetako umeen eskutik etorri da aurten ere.

Irteerak, ibilaldiak eta bisitak egin dituzte umeek asteotan. Batzuk Elgetan bertan eta beste batzuk Elgetatik kanpo. Azken horien artean nabarmentzen dira Bergarako igerilekura edo Landako urtegira egindako irteerak.

Horma-irudia ere egin dute kiroldegiko kantxan. Bertan, 'Kirola euskaraz' irakur daiteke. Eta haziak erein dituzte eskola ondoko berdegune batean. Kantxan hiru egunez egon diren ur putzuek ere harrera polita izan dute. Gainera, herri kirolak, dantza eta kantu tailerrak, jolas tradizionalak, zirku ikuskizunak... egin dituzte.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak