Aurten ere ur-putzuak izan dituzte Elgetako neska-mutikoek kiroldegiko kantxan. Hiru egunerako ipini ditu Udalak sorosle eta guzti eta primeran etorri dira asteon izan dugun beroteari aurre egiteko.
Goizez udalekuetako neska-mutikoek erabili dituzte, eta arratsaldez nahi izan duen orok. Esan gabe doa harrera bikaina izan dutela!