Kantsatzeke mendi taldeak bost bat orduko mendi irteera proposatzen du domekarako, hilak 19. Urkiolatik abiatu eta Mañarin amaituko dute ibilaldia, tartean Leungane tontorra (1.008 m.) eginez.
Prezioa da bost euro, eta interesatuek eguenera arteko epea dute –uztailak 16– izena emateko. Udaletxean edo kantsatzeke@gmail.com helbide elektronikoan edo taldeak Facebook sarean duen orrian eman daiteke izena. Gogoratzen dute adin txikikoen kasuan ezinbestekoa dela guraso edo arduradun baten parte-hartzea.