"Badugu, dagoeneko, Ferixa Nagusiko jaietako argazki lehiaketako irabazlea", adierazi dute gaur goizean Elgetako udaletxetik. Alizia Garziak Txintxon delako buruhandiari ateratako argazki honek jaso du lehen saria.
20,1 MegaPixeleko Sony DSC-W830 argazki kamera digitala jasoko du Gartziak argazkirik onena aurkezteagatik. "Bost parte-hartzaile izan dira aurten, eta lehia estua izan da, maila ederra erakutsi baitute guztiek", eman dute jakitera antolatzaileek.