Udalak peoia kontratatuko du sei hilabeterako, eta garbitzaileen lan poltsa osatzeko deialdia egin du

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko uzt. 10a, 09:53

Peoi lanpostura aurkezteko beharrezkoa da EBZ/RGI jasotzen egotea, eta garbitzaile lan poltsan izena emateko langabezia egoeran egotea. Horiekin batera Elgetan erroldatua izatea.

Peio berria lanean hasteko aurreikusitako data hilaren 23a da, eta sei hilabetez jardun osoko lanaldia eskaintzen du Udalak. Bete beharreko ezinbesteko baldintzak dira EBZ/RGI jasotzen egotea eta Elgetan erroldatuta egotea. Soldata gordina, hileko, 1.661 euro da. Baloratuko dituzte ikasketa maila, esperientzia antzeko lanetan, B gidabaimena izatea eta euskara maila.

Interesatuek Lanbiden egin behar dute eskaera.

Garbitzaileen lan poltsa

Eta urtero legez garbitzaileen lan poltsa osatzeko deialdia egin du Udalak. Bete beharreko baldintzak dira langabezian egotea eta Elgetan erroldatuta izatea. Baloratuko dituzte euskara, dokumentu bidez egiaztatutako esperientzia, familia egoera eta jardun-denbora.

Interesatuek udaletxean aurkeztu behar dute eskaera orria uztailaren 20ko 13:00ak baino lehen.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak