Ferixa Nagusiko jaien inguruan herritarrek egiten duten balorazioa ezagutu nahi du Udalak

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko uzt. 9a, 09:00
Elgetar taldea jaietako herri bazkarian.

Galdetegi bat banatu dute etxez etxe. Bete eta udaletxera itzultzeko eskaera egin diete herritarrei. Jai batzordea deituko dute herritarrengandik jasotako balorazioen irakurketa egiteko.

Joan dira 2015eko Ferixa Nagusiko jaiak. Orain, herria txukundu eta balorazioa egiteko unea iritsi da. Udal arduradunek jaiak ondo joan direla uste dute: "Jende askok egin du lana jaiak aurrera atzeratzeko eta horiei eskerrak ematea besterik ez da gelditzen", esan du Iraitz Lazkano alkateak.

Baina herritarren iritzia ezagutu nahi dute udaletxean, eta galdetegiak banatu dituzte etxez etxe. Bete eta udaletxera itzultzeko eskaera egin diete herritarrei. Udaletxera eraman daiteke edo danonartian@elgeta.net helbide elektronikora bidali. Balorazio orri gehiago dituzte udaletxean.

Jai batzordea ere deituko dute hurrengo egunetan balorazio horien irakurketa egiteko.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak