"San Ferminera gatoz..." kantua behin baino gehiagotan entzun da, gaur goizean, Elgetan. Udalekuetako gaztetxoek entzierroa egin dute San Roke kalean. Zezena delako buruhandiaren aurrean lasterketa onak egin dituzte. Jarraian, txikiekin elkartu dira frontoian, eta bigarren saioa egin dute bertan.
Maskarak aurpegian zezenarena egin dute txikiek, eta korrikaldi politak egin ditu batek baino gehiagok. Herri kirolak izan dituzte gero. Kiroldegiko kantxan aritu dira guztiak batera.