Elgetako erretiratuendako ere egun handia da gaurkoa

Larraitz Zeberio Lekuona 2015eko uztailaren 3a

Elgetako erretiratuak, meza entzun ostean, Iraitz Lazkano alkatearekin.

Meza entzun eta talde argazkia atera dute eliza atarian Iraitz Lazkano alkate berriarekin.

Erretiratuen eta Umeen eguna da gaur Elgetako Ferixa Nagusiko jaietan. Umeek jolas-parkean egin dute goiza eta erretiratuak jaietako meza nagusia entzuteko elkartu dira. Amaitutakoan urteroko argazkia atera dute eliza atarian, aurten alkate berria den Iraitz Lazkanorekin.

Bazkaria egingo dute jarraian Espaloia kafe antzokian. Ehun lagunetik gora elkartuko dira eta erromeria izango dute Jose Gardokiren eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak