Ferixa Nagusikoak 2015 Elgetan

Atzera eta aurrera, gora eta behera... Elgetako jaietako umeendako jolas parkean

Larraitz Zeberio Lekuona 2015eko uztailaren 3a

Elgetako gaztetxoa zezen mekanikoan.

Arratsaldean ere 15:30etik aurrera egongo dira atrakzioak zabalik.

Beroa handia dago eta plazan dauden gaztelu puzgarrietan ume gutxi ibili da eguerdi partean, baina Salbador kale hasieran dauden goming jokoak eta zezen mekanikuak harrera polita izan dute.

Arratsaldean, 15:30ean zabalduko dituzte berriz parkeko jolasak eta ondoren etorriko dira buruhandiak, zezenak eta Oihan Vegaren DJ saioa, zezensuzkoa eta Gozategi taldearen erromeria.

Bihar, Herri Eguna

Biharkoa ere egun handia izango da Elgetan. Baserritar jantzia soinean egun osoko egitaraua gertatu dute elgetarrek. Asto lasterketa, udalbatzaren soka-dantza, umeen euskal dantzak, herri bazkaria, buruhandiak, zezenak, Egan taldearen erromeria... daude iragarrita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak