Ferixa Nagusikoak 2015 Elgetan

Mozorro jaitsieraren gaineko erreportajea, gaur, barikua, Goiena telebistan

Imanol Gallego, Goiena telebistako erreportajea lantzen atzo Elgetan.

Hasi dira Ferixa Nagusiko jaiak eta telebistak hainbat erreportaje egingo ditu; lehenengoa, gaur, emango dute.

Atzoko mozorro jaitsierarekin hasi ziren 2015eko Ferixa Nagusiko jaiak. Egun bereziak dituzte aurretik Elgetan, eta gaur, Umeen eta Erretiratuen Eguna da. Jolasparkea, erretiratuen urteroko bazkaria, zezenak, buruhandiak... Eta gauerako Oihan Vegaren DJ saioa eta Gozategi taldearen kontzertua daude iragarrita. Kalean eta lagunartean disfrutatzeko egunak izango dira, eta erdigunea oinezkoendako gune izango da domeka iluntzera arte. Hala, Berraondokotik bideratuko dute zirkulazioa. Autobus geltokiak ere hara aldatu dituzte.

Jaiak Goiena telebistan

Gaur, barikua, mozorro jaitsieraren eta jaien hasieraren gaineko erreportajea eskainiko du Goiena telebistak Debagoiena zuzenean saioan, 20:00etan, 21:00etan eta 22:30ean. Eta barikuan, hilak 10, Ferixa Nagusiko jaiek Elgetan emandakoak jasoko ditu Jaiak saioak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.