Elgetan jaiak mozorrotuta hasteko ohitura dute, eta aurten ere, ez dute huts egin. Plazan batu dira Teo-z, Wally-z, zaldunez... jantzita iritsi diren kuadrilla ugari. Irudimenak ez dauka mugarik, eta elgetarrek, urtetik urtera disfraz originalagoak janzten dituzte. Behin plazan batuta Uxue Gallastegi alkate txikiak hartu du hitza eta brindisa egin dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.