Ferixa Nagusikoak 2015 Elgetan

Ferixa Nagusixak herria hartuko du domekan

Maite Txintxurreta 2015eko uztailaren 2a

Idiak Elgetan.

Domekan, goizeko bederatzietatik aurrera, zabalik egongo dira, urtero bezala, Ferixa Nagusiko postuak.
Ganadu erakusketa, jakiak, artisauak, baserriko makineria eta burdindegi azoka izango dira aurten ere. Hirurogei postu baino gehiago etorriko dira herrira. 100 bat behi eta hogeina inguru idi, zaldi eta ardi egongo dira, besteak beste.

Arratsaldean, buruhandiak izango dira, 18:00etan. Geroago, 19:00etan, kale ikuskizuna egongo da Los Hermanos Moreno taldearen eskutik: Mucho más que circo. Iluntzean, berriz, urteroko txitxi-burruntzia dastatzeko aukera egongo da gaztetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak