11:00etan hasita, goiz eta arratsaldez puzgarriak eta jolasak izango dituzte Salbador kalean Sanz atrakzioen eskutik. Bazkaltzeko tartearen ostean, 15:30ean zabalduko dute berriro ere jolasgunea.
Bazkaria
Haurrendako bereziki prestatutako beste ekintza bat umeen bazkaria da. Eguerdiko ordu bietan egingo dute, kiroldegian. Gutxi gorabehera, 12 urterainoko neska-mutikoak biltzen dira urtero mahaiaren bueltan.
18:30etik aurrera, berriz, buruhandiak ibiliko dira kalean, ume zein nagusien atzetik korrika. Ustekabe txarangaren musikak girotuko du.