Ferixa Nagusikoak 2015 Elgetan

Asto lasterketa izan daiteke animaliekiko errespetuzkoa?

Larraitz Zeberio 2015ko uzt. 2a, 12:45
Asto karrera, iaz.

Herri Egunean, uztailaren 4an, asto lasterketa egingo dute; Elgetako XIV. saria, hain zuzen ere. Badira urte batzuk gaia aztergai dela jaien batzordean. "Zenbait urtetan irudi oso gogorrak ikusi dira asto lasterketan. Kexak ere iritsi dira Udalera. Guraso batzuek adierazi dute, esaterako, umeendako ikuskizun oso bortitza dela zenbaitetan", eman du aditzera Iraitz Lazkano alkateak.

Elgetako EH Bilduk adierazita dauka naturarekin eta animaliekin arduratsua den kultura bultzatuko duela. "Egia da asto lasterketak ikusleak erakartzen dituela, baina beharrezkoa da astoa bortizki jipoitzea? Akuilua ipurditik sartzea?". Gogoeta sustatu nahi dute udal arduradun berriek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak