Hala, iaz udal brigadako bi langilek jaso zuten Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzak eskaintzen duen prestakuntza ikastaroa. Arkauten dagoen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian egin zuten ikastaroa. Aurten, deialdi irekia egin du Udalak, eta herritar batek agertu zuen interesa. Hark ere eginda dauka eskatutako segurtasun neurrien gaineko prestakuntza ikastaroa.
Ikastaro horretan, suaren arriskuen inguruko informazioa jasotzen dute parte-hartzaileek. Baita erabili beharreko arroparen eta hartu beharreko segurtasun neurrien ingurukoa ere.
Zezensuzkoa bi aldiz
Ferixa Nagusiko jaiotan bi aldiz izango dugu zezensuzkoa ikusteko aukera. Barikuan, uztailak 3, 23:00etan eta zapatuan, uztailak 4, gauerdian. Aurreko jaietatik udaletxeko biltegian izan da zezensuzkoa. Laster, dagoen tokitik atera, garbitu eta iazko jaietatik kalterik dakarren ziurtatu beharko dute. Lerrook idazterakoan argitzeke zegoen nork aterako duen zezensuzkoa aurten. Laster hartu beharko da erabakia, eramailearen ezaugarrietara egokitu beharko baita estruktura.