Gaur, ekainak 30, egingo du agintaldiko lehenengo osoko bilkura Elgetako udalbatza berriak

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko eka. 30a, 08:00

Elgetako udaletxean ekainaren 13an egindako kargu-hartze ekitaldia.

Udal batzordeen banaketa eta osaketa, erakunde ezberdinen ordezkarien izendapena eta ordainsarien zenbatekoak onartuko dituzte, besteak beste.

Ekainaren 13an izan zen kargu-hartze ekitaldia, eta udal arduradun berriek ekainaren 30erako deitu dute agintaldiko lehenengo osoko bilkura. Udaletxeko areto nagusian elkartuko da udalbatza berria, 19:00etan.

Izendapenak

Osoko bilkuraren deialdiak zortzi puntu jasotzen ditu. Lehenengo eta behin kargu-hartze ekitaldiko akta onartuko dute, hala badagokio. Jarraian etorriko da agintaldi berriko gobernuaren funtzionamendua finkatuko duen erabaki sorta. Erabaki horien artean daude udal batzordeen osaketa eta ardura banaketa.

Udalbatzak onartuko du, baita ere, osoko bilkurak eta udal batzordeen batzarrak noiz egingo diren. Hartu beharreko beste erabaki bat da nortzuk izango diren erakunde ezberdinetako udal ordezkariak —Debagoieneko Mankomunitatean, Bideberri Mankomunitatean...—. Horrekin batera alkatearen erabakia izango da alkateordeen izendapena.

Ordainsariak

Agintaldiko lehenengo osoko bilkuran onartuko dituzte, baita ere, ordainsariak. Alkatearen, zinegotzien eta talde politikoen ordainsariak zeintzuk izango diren onartuko du udalbatzak. Horrekin lotuta, udaletxeko talde politikoen antolaketa zein izango den.

Galdera erantzunendako tartea ere izango du osoko bilkurak. Udal osoko bilkura guztiak moduan herritarrei zabalik dagoen ekitaldia da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak