Ziklo amaierako ikasketa bidaian dira Elgetako seigarren mailako neska-mutikoak

Larraitz Zeberio Lekuona 2015eko ekainaren 26a

Ikasketa bidaian dauden seigarren mailako neska-mutikoak.

Gorlizen izango dira domekara arte; abentura ekintza piloa egingo dituzte elkarrekin.

Seigarren maila gaindituta herritik kanpo ikasiko dute hurrengo ikasturtean eta litekeena da taldea sakabanatzea. Ohiturari jarraituz ikasketa amaierako bidaia gertatu dute ikasturtean zehar. Gozoki eta tortilla salmentan, kantuan... ikusi ditugu eta orain merezitako saria jasoko dute. Gorlizen egingo dute aste bukaera eta abentura ekintza pila izango dituzte elkarrekin egiteko.

Gaur eguerdian irten dira Elgetatik eta domekara bitartean izango dira ikasketa bidaian.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak