Ferixa Nagusikoak 2015 Elgetan

Udal arduradun berriekin egingo dute jaien hasierako mozorro jaitsiera, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko uzt. 1a, 15:00

Jon Irizar izan zen iazko Ferixa Nagusiko jaietan alkate txikia. Oxel Erostarberen eskutik jaso zuen aginte-makila.

Uxue Gallastegi izango da alkate txikia eta Iraitz Lazkano alkatea berriaren eskutik jasoko du aginte-makila herriko plazan.

Mozorrotuta hasi ohi dituzte Ferixa Nagusiko jaiak Elgetan, eta aurten ere horrela izango da. 19:30eko kanpai hotsekin batera emango diote hasiera mozorro jaitsierari Salbador kaletik behera. "Ez dut orain arte mozorrotzeko zaletasun handirik izan, baina Aratusteotan eta aspaldiko partez zerbait prestatu nuen beste bi lagunekin batera eta pentsatuko dut zerbait jaietako mozorro jaitsierarako", adierazi du alkate berria den Iraitz Lazkanok.   

Udal arduradunen atzean jaitsiko dira mozorroa prestatu duen herritarrak. Herriko zenbait kuadrillak ez dute hutsik egiten, eta lan handia hartzen dute urtero. Ikusteko dago aurtengorako zer bururatzen zaien. Izan dezatela, aurten, iazkoa baino eguraldia hobea!

Brindisa eta alkate txikia

Herriko plazara iritsitakoan brindisa egingo dute udal arduradunek eta herritarrek, eta eskuz aldatuko da aginte-makila. Alkate txikiak hartu ohi du makila jaietan, eta aurten Uxue Gallastegiri egokitu zaio zeregin hori. Iraitz Lazkanoren eskutik jasoko du aginte-makila, eta jaietako hasierako hitzalditxoa egingo du Gallastegik.

Ongietorria buruhandiei

Gauzak ondo bidean, 10:30ean, udaleku zerbitzuko neska-mutikoek ongietorria egingo diote jaietako kaxkajoari. Ondoren desfilea egingo dute eta ekitaldiari amaiera emateko dantza egingo diote kaxkajoari. Buruhandiak izango dituzte gero.  Herriko plazan elkartuko dira guztiak, eta, auskalo nondik, herriko hiru buruhandiak agertuko dira: Zezena, Lehoia eta Txintxon. Iaz egin zuten ekintza hori lehenengo aldiz jaiak badatozela iragartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak