Ferixa Nagusikoak 2015 Elgetan

Adin guztietarako kontzertuak izango dira jaietan

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko uzt. 1a, 10:07

Gozategi taldea.

Bihar hasiko dira Ferixa Nagusiko jaiak; euskal musikak presentzia handia izango du aurten ere.

Erromeriak nonahi izango dira lau egun hauetan. Lehena eguenean, Mozorro Egunean. 20:00etan hasita, Gozo-gozo taldeak joko du plazan. 22:30 aldean atsedenaldia egingo dute, gaztetxean afaria izango baita, eta afalostean taula gainera itzuliko dira festak jarrai dezan. 00:30ean, berriz, beste erromeria talde baten emanaldia hasiko da gaztetxean: Erokomeri azpeitiarrena.

Hurrengo egunean, erretiratuek Espaloia kafe antzokian bazkaria egingo dute. Eta, horren ostean, Jose Gardoki soinu-jotzailea agertokira igoko da bazkalostea euskal kanta ezagunekin animatzera.

Tradizionala eta modernoa

Gauean, aldiz, 22:00etan, Oihan Vega DJaren musikak jarriko ditu dantzan plazan biltzen direnak. 23:00etan zezensuzkoa egongo da, eta, segidan, Gozategiren trikiti doinuek alaituko dute gaua. Jada klasiko bilakatu diren Nirekin eta Kalanbreak abestiak ez dira falta izango Elgetan. Ondoren, DJ festak segituko du.

Uztailaren 4an, zapatua, Jainagak eta Narbaitzak musika jarriko diete herri eguneko bazkariaren osteko orduei.
Iluntzeko zortzietan hasi eta gaueko ordu txikiak arte, berriz, Egan talde beteranoaren erromeria izango da plazan. 1970. urtea ezkero dabiltza handik hona Euskal Herri osoan, baina oraindik ere hasierako sasoi bikainari eusten diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak