Amaitu da 2014-2015 ikasturtea Elgetako Herri Eskolako neska-mutikoendako. Ordutegi trinkoa izan dute gaur goizean, eta bazkari berezia egin dute kurtsoari amaiera emateko.
Guraso elkartearen eskutik elkarrekin bazkaldu dute jangelako erabiltzaileak zein erabiltzaileak ez direnak. Eta frontoi zaharrean egin dute ikasturteko azken bazkari hori. Menuan makarroiak, albondigak eta izozkia.
Goiz berezia
Bigarren mailatik gorako neska-mutikoek Egoarbitza aldera egin dute txangoa gaur goizean. Txikiagoek jolasak eta eskulan tailerrak izan dituzte. Aurpegia margotzeko aukera ere izan dute.
Gauzak jasotzeko tartea ere hartu dute. Etxera eramatekoak direnak motxilan sartu, eskolakoak direnak txukun jaso... Irteeran irakasleak agurtu eta... hasi dira oporrak!
Lehen Hezkuntzako neska-mutikoak astean zehar joango dira noten edo txostenen bila.