Badagor San Juan bezpera ere, eta gaztetxoak hasita daude kantxa parean kartoiak, egurrak eta abarrak pilatzen. Aurreko egunotan eguraldiak ez du asko lagundu, baina badira aste batzuk zeregin horretan dihardutela.
Bihar, ekainak 23, piztuko dute sua eta haren inguruan abestu eta jolastu egingo dute elgetarrek. Pentsatzekoa da azken urteetan moduan bat baino gehiago ausartuko dela gainetik jauzi egitera. Ilundutakoan piztuko dute kiroldegi pareko piloa.
Ogitartekoak eta DJ festa
Aurretik, 20:30ean, ogitartekoak banatuko ditu Maala Guraso elkarteak, eta Udalak antolatuta DJ saioa egingo du Amaia Txintxurretak, Bolatokiko kantxan, 20:30etik 21:30era.