Iraitz Lazkano: "Oraingoz goizez zein arratsaldez izango naiz udaletxean"

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko eka. 19a, 09:00
Iraitz Lazkano zapatuko kargu-hartze ekitaldian, aginte-makila eskuan.

Zapatuan hartu zuen aginte-makila Lazkanok. Jaiak antolatu, udaletxearen egoera aztertu, batzordeen ardurak banatu... lehenengo astean lanpetuta ibili dela esan digu.

Zer moduz lehenengo egunak alkate karguan?
(Barre) Lanpetuta. Lan asko dago, eta oso ezberdinak, gainera. Erabakiak daude hartzeko, gauza asko antolatzeko... Eta egunerokotasunak bultzatzen zaitu gauza batzuk egin beharra izatera. Tokatu zait ere bisita gidatu batzuk egin beharra izatea... Momentuz, behintzat, lanpetuta nabil, bai!

Gidari lanak egiten jarraituko duzu?
Ez, baina lubakiak ikusteko bisitak egon dira aste honetan, eta bi gidari eskatu dituzte. Nire ordezkorik ez zegoen, eta Nerea Villak eta biok egin ditugu. Baina asmoa da lan horiek lagatzea.

Noiz egongo da alkatea udaletxean?
Erabakitzeko dago eta egunerokotasunak markatuko du hori ere. Oraingoz goizez zein arratsaldez izango naiz udaletxean.

Zeintzuk dira mahai gainean dituzun premiazko gaiak?
Batetik jaien antolaketa: kontratazio ezberdinak egin, lanak banatu... Eta bestetik erabakiak hartu aurretik udaletxearen egoera aztertzea.

Epe bat du orain Udalak batzorde ezberdinak eta horien arduradunak izendatzeko, ezta?
Bai, eta kargu-hartze ekitaldiaren aurretik ere bagenuen proposamen bat. Negoziazioetan ere ibili izan gara Gu Geu Elgeta taldearekin eta batzorde ardurak hartzeari uko egin ostean falta zaigu gure proposamen horretan batzorde bakoitzaren ondoan zinegotzi baten izena ipintzea. Izendatu beharko ditugu baita ere Mankomunitateko eta Bideberriko ordezkariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak