Gaur gaurkoz Elgetako 30 lagunek eman dute izena domekako Anoetako ekitaldira joango den autobuserako. “Bergarakoekin eta Antzuolakoekin joango gara. Autobusa betetzea lortuz gero geu bakarrik”, eman dute jakitera.
Autobusa 10:00etan abiatuko da Elgetatik, eta 20:30ean izango da itzulera ordua Donostiatik.
Elgetako lantaldetik jakitera eman dute, bestalde, Anoetako ekitaldirako 19 sarrera gelditzen zaizkiela saltzeko. Zenbakituta daude, beraz, Elgetarrak elkarrekin egongo dira Anoetan.
Kamiseta zein sarrera salmenta egingo dute asteon ere. Zeramika gelan izango dira eguenean eta barikuan 19:00etatik 20:00etara.