Bizikleta lasterketarekin hasiko dituzte jaiak Torrealdean, barikuan, hilak 19, 17:30ean. Lehenengo aldiz egingo dute bizikleta karrera eta adin guztietako parte-hartzaileendako dago zabalik. Agertzen diren txirrindularien arabera antolatuko dute lasterketa, beti ere auzoko kaleetan.
Buruhandiak ere iragarri dituzte, eta 19:00etan hasita ordu eta erdiko DJ saioa egingo du Amaia Txintxurretak.
Afaria eta erromeria
Afaltzeko tartea hartuko dute ondoren auzotarrek, 21:30ean. Gaur da txartelak erosteko azken eguna Goikoetxe harategian. Prezioa da 12 euro. Afalostean Gauargi taldearen erromeriarekin jarraituko du festak.