Elgetako Gure Esku Dago lantaldeak bost boluntario eskatu ditu ekainaren 21ean Donostiako Anoetan egingo den ekitaldian lan egiteko. Interesatuek ondorengo telefono zenbakira deitu dezakete: 678 21 39 08.
Kamiseta eta sarrera salmenta
Lantaldeak, bestetik, salgai ditu Donostiako ekitaldi horretarako sarrerak zein Gure Esku Dago ekimeneko kamiseta berriak. Zeramika gelan egongo dira salgai gaur eta bihar, barikua, 19:00etatik 20:00etara; zapatuan eta domekan, 12:30etik 14:00etara; eta hilaren 18an eta 19an, 19:00etatik 20:00etara.
Donostiako ekitaldirako sarreraren prezioa da 10 euro helduendako, eta 5 euro haurrendako. Bi urtetik beherako umeek ez dute ordaindu behar baina sarrera hartu behar dute.
Ekitaldi horretara joateko autobusa ere antolatuko dute. Elgetak eta Antzuolak batera antolatuko dute. Zabalik da izena emateko aukera zeramika gelan esandako egunetan eta orduetan. Lantaldetik ohartarazi dute garrantzitsua dela garaiz ibiltzea.