Xalbadorpe elkarteak 80 urtetik gorako 40 bat erretiratu elkartuko ditu, bihar, bazkaltzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko eka. 11a, 12:07
Xalbadorpeko erretiratu talde bat bingoan.

Domeka, berriz, urteko kuota ordaintzeko eta hilaren 24rako antolatu duten irteerarako izena emateko eguna izan da.

Elgetako Xalbadorpe erretiratuen elkarteak bazkaria egingo du aurten 80 urtetik gorako elgetarrendako. 70 bat lagun dira eta 40 batek baieztatu dute parte-hartzea. Bazkaria Ozkarbi elkartean egingo dute, 14:00etan. Aurretik, meza entzungo dute, parrokian, 13:00etan.

Urteko kuota eta irteera

Domekan, berriz, Ozkarbi elkartean izango dira Xalbadorpeko arduradunak, 11:00etatik 12:00etara. Urteko kuota —10 euro— ordaindu eta hilaren 24rako Karrantzara antolatuta dagoen irteeran izena emateko aukera izango dute bazkideek. Irteerako prezioa da 30 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak