Zabalik da, atzera ere, Salbador kaleko Patxi taberna. Ekainaren 1ean ekin zion ibilbide berriari Iñaki Gorostizak eta egunera zabaltzen du taberna.
Eskaintzen duen zerbitzuari dagokionean tabernakoaz gainera ogitartekoak, plater konbinatuak, pintxoak... eskaintzen ditu.
Barra atzean aritutakoa da Gorostiza; hamar urte egin zituen Herriko plazan dagoen Iñaki tabernan.