Zapatu eguerdian izendatuko dute Elgetako alkate EH Bilduko Iraitz Lazkano, eta bezperarako herri afaria deitu dute koaliziotik. Hauteskundeetako emaitzak herritarrekin ospatu gura dituzte Elgetako EH Bildutik, eta Bolatoki jatetxean egin dute hitzordua . Afaria 21:30ean izango da, eta menuaren prezioa 15 euro da. Zabalik da izen-ematea Haizea tabernan zein ehbilduelgeta@gmail.com helbide elektronikoan.
Triki-poteoarekin emango diote hasiera barikuko ospakizunari. 19:30ean abiatuko dira Herriko plazatik.