Elgetako Antzuategi baserrian apopilo berria dute: egun gutxi batzuk besterik izango ez dituen orkatz kumea. Pinua botatzen ari dira baserritik gertu eta bertan aurkitu dute orkatz kumea Antzuategi baserrikoek. Bakarrik eta beldurtuta zegoela ikusita etxera jaso dute.
Biberoia ere eskaini diote eta ondo hartzen duela adierazi dute. Eskura ere jarrita dago. Zaintzea erabaki dute Antzuategi baserrian.