Batzar irekia egingo du gaur, astelehena, Elgetako Gure Esku Dago lantaldeak

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko eka. 8a, 09:55
Joste ekitaldia, zapatuan, Aretxabaletan.

Dei egin dute herritarrek Gure Esku Dago ekimenarekin bat egin dezaten. Udaletxean elkartuko dira, 19:00etan.

Bilera irekia deitu dute gaurko, hilak 8, Elgetako Gure Esku Dago lantaldetik. Kamiseta salmenta egin du hainbat egunetan eta gaurko bileran ekimenak martxan dituen egitasmoen berri emango dute.

Erabakia #ehuntzen lelopean hainbat ekintza egiten ari dira han eta hemen, besteak beste Joste Ekitaldiak. Guztiak erabakitzeko eskubidea aldarri.

Ekainaren 21ean hiriburuetan egingo dituzte ekitaldiak eta Donostiakoa Anoetan izango da. Sarrera salmenta ere martxan da. Gaurko batzarrean hainbat konturen berri emango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak