EH Bildu eta Gu Geu Elgeta hasita daude lehenengo lan bilerak egiten

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko eka. 5a, 09:44

Ekainaren 13an hartuko du alkate makila EH Bilduko Iraitz Lazkanok. Bost ordezkari izango ditu Elgetako EH Bilduk udalbatzan, eta Gu Geu Elgeta plataformak lau.

Talde biek jakitera eman dutenez astelehenean elkartu ziren. "Bi taldeon programan puntu komun batzuk genituenez horiek identifikatu, lehentasunak markatu eta hurrengo lau urteotan egin beharrekoak zehaztea adostu genuen", adierazi du EH Bilduko Iraitz Lazkanok. "Datorren astean berriz elkartuko gara, eta gai hauetaz zehaztasun gehiagorekin hitz egingo dugu", gaineratu du.

Lazkanok argitu du EH Bilduren asmoa dela gobernu batzorderik ez osatzea, eta erabakiak gainerako batzordeetan hartzea. Batzordeak sinplifikatu egin nahi dituzte gaika, eta helburua da herritarrek batzorde horietan parte hartzea eta erabakiak hartzea. "Gu Geu-koei proposamen hau transmititu genien, baita batzorde batzuen koordinazioa burutu nahi duten galdetu ere. (...) Lanerako gogotsu ikusten ditugu, eta begi onez ikusiko genuke hori horrela izatea".

Elgetako EH Bildutik eskerrak eman dituzte. "Elgetako historian bozka kopuru handiena lortu duen bigarren zerrenda-taldea gara, konfiantza maila hau eskertzekoa da benetan. Emaitza hau ongi eginiko lanaren ondorioa dela uste dugu. Eskerrak, bidenabar, azken hilabete eta urteetan guzti hau posible egiteko lanean aritu direnei".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak