Nork gertatuko du zapatuan gisaturik onena?

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko eka. 4a, 21:00
Xalbadorpeko ordezkariak gisatu lehiaketako saria jasotzen, iaz.

Erretiratuek irabazi zuten iazko Kuadrilla Eguneko Gisatu lehiaketa; jokoan da berriz ere txapela.

Gisatu lehiaketarekin emango diote hasiera, zapatuan, Elgetako VII. Kuadrilla Egunari. Parte hartzaileak 10:30ean hasiko dira lanean eta nork bere tresnak ekarri beharko ditu. Udalak mahaiak eta kazolak ipiniko ditu.

Gutxienez hamar lagunendako gisatua prestatu beharko du talde bakoitzak, eta 14:00etarako aurkeztu beharko dute egindako Udalak ipinitako kazola horietan. Herriko plazan egingo da lehiaketa baita sari banaketa ere, 14:30ean.

Herri bazkariarekin eta Haitzama taldearen erromeriarekin jarraituko du festak.

Iazko txapeldunak, erretiratuak

Iaz Xalbadorpe erretiratuen elkarteko ordezkariek jaso zuten gisatu lehiaketako sari nagusia. Irene Bolinagak eta Manu Sarasuak jaso zuten saria. Aurten jokoan izango da berriz ere titulua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak