Barikuan eta domekan guztiendako moduko ekintzak Elgetako Ozkarbi elkartearen 50. urteurrenean

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko eka. 4a, 10:17
Dantzan egin ostean, zezentxoetan.

Bihar pilota jaialdia egingo dute frontoian, eta domekan mendia, dantza, musika, ehiza eta arrantza izango dira protagonista.

Adin ezberdinetako elgetarrak ariko dira bihar, barikua, 19.00etan, pilotan. Herriko pilotariak ariko dira baina baita ere Soraluzetik eta Zaldibartik etorritako pilotariak. Hamasei bat lagun etorriko dira kanpotik. Pilota sail oso garrantzitsua izan du Ozkarbi elkarteak hamarkadetan eta horren omenez izango da biharko jaialdia.

Domekarako mendi irteera proposatu dute Ozkarbitik. 09:30ean elkartuko dira Ozkarbipean eta parte hartzaileen adinaren arabera erabakiko dute ibilbidea. Ekintza horrekin Ozkarbiko mendi sailetik egindako lana izango dute gogoan.

Ozkarbiko dantza eta musika sailak ere oso garrantzitsuak izan dira. Argazki eta jantzi erakusketa egingo dute domekan, 12:00etan, plazan. Jantziak erakusteko, gainera, jantzi egingo dituzte herriko hainbat neska-mutiko. Eta dantza saioetako nagusien taldeak emanaldia egingo du 13:00etan.

Ehiza eta arrantza sailak ere martxa handia izan du hamarkadetan, 1974tik 2003ra bitartean. Ehun lizentzia tramitatzera iritsi izan dira eta herri mailako zein lurralde mailako ehiza txakur txapelketak antolatzen zituzten. Baita plater-tiro txapelketak ere. Materiala egongo da ikusgai plazan.

Musika Jose Gardokiren ardura izango da. Txikiteoa, bazkaria eta erromeria egingo ditu Beñat Leanizbarrutia lagun duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak