Urtero bezala, batzar orokorraren ondoren –joan den astean egin zuten hori–, ospakizuna etorri da, eta gaur, domeka, elkarrekin bazkaltzeko batu dira baserritarren elkarteko 17 bat lagun. Elkartean 62 bazkide dira, baina bazkaritara 15-18 lagun inguru joaten dira normalean. Iaz lehenengo aldiz Maialde hotelean egin zuten ospakizuna eta, gustura geratu zirenez, aurten errepikatzea erabaki dute; lehen, Ozkarbiren egoitzan egiten zuten, eta gero, herriko tabernetan ospatzen hasi ziren. Leku batean edo bestean egin, Patxi Basauri kideak esaten duenez, "jendeak estimatzen duen ekintza bat da".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.