Dibidi Dabidi Bu...!

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko mai. 30a, 22:01

Umeendako magia tailerra, gaur arratsaldean, Elgetan.

Zein da beteta dagoen poxpolo kutxa? Umeek magia tailerra izan dute gaur arratsaldean Elgetan, eta laster ikasi dute trikimailu berria.

Adrian Conde mago argentinarrak zabaldu zuen atzo, barikua, Elgetako XI. Magia Mostra eta gaur arratsaldean umeak izan dira protagonista. Gasteizko ilusionismo taldeko kideek gazteenendako tailerrak egin dituzte, eta hiru taldetan banatuta trikimailu polita ikasi dute 4-12 urte bitarteko neska-mutikoek.

Hiru poxpolo-kutxa, eragin hirurak eta zaratarik ez. Denak nahastu eta berriz galdetutakoan batek zarata egiten du. Poxpoloak ditu!!! Nola da posible?

Gaurko tailerretan parte hartu duten neska-mutikoek ikasi egin dute trikimailua zein den, eta behin baino gehiagotan egin dute tailerretik irten ostean. Egiari zor, batzuk beste batzuk baino malizia handiagoarekin.

Trikimailua zein den? Hitz magikoak ondo eta ozen esatea: "Dibidi Dabidi Bu...!"

Bihar gehiago

Bihar emango diote amaiera Elgetako XI. Magia Mostrari. Magoak ibiliko dira kalez kale eta tabernaz taberna eguerdian. Aurretik, neska-mutikoendako beste magia tailer txanda egingo dute Gasteizko ilusionismo taldeko kideek. Doan eta euskaraz. Kasu honetan, Espaloia kafe antzokian izango da, 11:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak