Gaztetxeko jardunari jarraipena emateko apustua egin dute herriko hainbat gaztek

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko mai. 28a, 20:00

Hilaren 16an Elgetako gaztetxean egindako batzarra.

Barikuetan, 17:00etan, egingo dituzte batzarrak. Parte hartzera animatu dituzte herriko gazteak.

Hamazazpi lagun elkartu ziren hilaren 16an gaztetxearen etorkizunari buruzko bilera irekian. "Hasiera batean, gaztetxearen egungo egoera eta batzarrean egindako irakurketa partekatu genuen etorri ziren lagunekin. Ondoren, denon artean, etorkizunerako ideia berriak proposatzen eta iritziak kontrastatzen joan ginen", adierazi dute Gazte Asanbladatik.

"Herriko gazte dezente batu ziren bertan eta orain arte batzarretan parte hartu ez duten hainbat gaztek prestutasuna adierazi zuten batzarrotan parte hartzeko", esan dute. "Gaztetxea gazteen beharrizanei erantzuten eta alternatiba sendoak eraikitzen dituen eremua izanda, aurrera jarraitzeko apustua egin dugu autogestioaren eta elkarlanaren bidetik".

Batzarrak barikuetan

Barikuetan, 17:00etan, egingo dituzte batzarrak. Parte hartzera animatu dituzte herriko gazteak. Facebook bidez jarrai daiteke gaztetxearen jarduna elgetakogaztetxia kontuaren bitartez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak